XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entokadura. Sin.: Entokatua. Karea eta hondar xehea eta batzutan beste gauza batzuk urarekin nahastuz egiten den paramentu baten gainestaldura.

Entokatu. Paramentu bat luzitu, batez ere berriro egiten bada beste luzitu baten gainetik.

Entokatua. Ik. Entokadura.

Entrega. Paretean enpotratutako silarri edo egur baten zatia.

Entregatu. Pieza baten edo elementu baten muturra jarri edo sartu finkatuta joan behar duen tokian.

Entxufatu. Entxufe baten bi piezak elkarrekin enkajatu konexio elektriko bat egiteko.

Entxufea. Funtsean bi piezaz osatutako gailua edo tresna; pieza bati entxufe-oinarria esaten zaio eta besteari kabila.

Kabila oinarrian doi-doi enkajatzeko modukoa izaten da eta aparatu elektriko bat korrontearen hari eroaleei konektatzeko balio izaten du.

Eraberritu. Sin.: Erreformatu. Zerbait aldatu edo berritu premia berrietara egokitzeko asmotan eta funtzio edo itxura berria emateko helburuarekin.

Erabilera-gainkarga. Eraikin bati nahiz solairu edo elementuren bati bere salbuespenezko erabileratik etor lekiokeen gainkarga.

Eraiki. Behar diren elementuak erabiliz eta plan bati jarraituz makina, etxe, obra bat, etab. egin.

Eraikina. 1. Oro har, eraikitako obra, eraikitzearen ondorioa. 2. Ik. Edifizioa.

Eraikin egoitiarra. Ik. Egoitzazko eraikina.

Eraikin ez-egoitiarra. Ik. Ez-egoitzazko eraikina.

Eraikitzailea. Lanbide bezala arkitektura edo injinerutzako obrak egitera dedikatzen den pertsona.

Eraikuntza. 1. Eraikitzeko artea eta teknika.